Gizartea -

Inkesta

Euskaldunek Karlos Argiñano hautatu dute garagardoak hartzera joateko

Gogokoen artean ere Aritz Aduriz eta Karra Elejalde aurkitzen ditugu, Espainiako Garagardogileen "Norekin joango zinateke kaña batzuk edatera?" inkestaren arabera.

Karlos Argiñano, eitb.eus.
Karlos Argiñano, eitb.eus.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldunen ustez, Karlos Argiñano sukaldaria da garagardoak edateko lagunik "hoberena". Aritz Aduriz futbolaria eta Karra Elejalde aktorea ere daude kañetan joateko gustukoenen artean.

Urtero bezala, Espainiako Garagardogileek "Norekin joango zinateke kaña batzuk edatera?" inkesta aurkeztu dute.

Espainia mailan aukeratutako lagunen artean honako izen hauek aurkitzen ditugu: Dani Rovira, Fernando Alonso, Rafa Nadal, eta Jesus Vazquez.

Inkestaren emaitzen arabera, euskaldunok lagunei ematen diegu garrantzia garagardoak edatera joaterakoan.

Garagardoak edateko lagun onenak

Aurreko urteetan euskaldunek hautatukoa lagunen artean aurkitzen ditugu, besteak beste, Patxi Lopez, Fito Cabrales, Jorge Fernandez, Edurne Pasaban edo Iñaki Azkuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak