Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute bikotekideari jotzeagatik, Gasteizen

Emakumeak hilabete gutxiko haurra zeraman besoetan bikotekideak belarrondokoa eman dionean. Lekukoek salatu dute erasoa eta Udaltzaingoa bertaratu da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gizonezko bat atxilotu du Udaltzaingoak Gasteizen emazteari jotzea leporatuta. Emakumeak bikotearen hilabete gutxiko haurra zeukan besoetan gizonak jo dionean.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean lekuko batek deitu zion Gasteizko Taldearen kalean gizon batek emakume bati eraso egin ziola salatzeko.

Dirudienez, bikotea autoan zihoan eztabaidatzen hasi zenean. Orduan, gizonezkoak autoa gelditu zuen, ibilgailutik jaitsi zen eta autoaren kontra hasi zen kolpeka. Emaztea autotik jaitsi zen, hilabete batzuetako haurra besoetan zuela, eta bertatik ihes egiten saiatu zenean, gizonak belarrondoko handi bat eman zion.

Lekukoek salatu zuten erasoa, eta Udaltzaingoari ohartarazi zioten. Udaltzainak bertaratu zirenean, gizonaren eta emakumearen bertsioak entzun eta lehenengoa atxilotuta eraman zuten, ustezko indarkeria matxista delitua leporatuta.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gaurko azken ordukoa