Gizartea -
Gasteizen
Amvisak bere izenean telefono-dei faltsuak egiten ari direla esan du
"Jakin dugu ur enpresa baten izenean deiak egiten ari direla, etxeetara kontsumoak ikuskatzera edo zurrusta-haustekoak instalatzera joateko asmoz", azaldu du Gasteizko uraren udal sozietateak.
Agentziak | Erredakzioa
Amvisak ohartarazi duenez, telefono-dei faltsuak egiten ari dira Gasteizko uraren udal sozietatearen izenean. "Jakin dugu ur enpresa baten izenean deiak egiten ari direla, etxeetara kontsumoak ikuskatzera edo zurrusta-haustekoak instalatzera joateko asmoz", azaldu dute, eta argitu dute Amvisa ez dela dei horiek egiten ari. Azken ordainagiriari erantsi zitzaion esku-orrian jakinarazi zenez, martxotik ekainera bitartean etxeko kontsumoari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat egiten da, abonatuen etxebizitzetan. Parte hartzeko, interesdunek aldez aurretik eman behar zuten izena (telefonoz edo posta elektronikoz) eta ondoren hitzordua adosteko deitu zieten.
Beraz, Amvisatik argitu dutenez, ez diote deitzen "aldez aurretik kanpainan parte hartzeko eskatu ez duenari".
Gainera, bisitak egiten dituzten pertsonek Amvisaren eta ekimenaren laguntzaile Egibideren logotipoak daramatzate identifikatzeko.