Gizartea -
Europako aireportuak pilatuta
30 hegaldi bertan behera Euskadin, sumendiaren erupzioaren eraginez
Loiuk bertan behera utzi dituen hegaldiak dira: Frankfort, Paris, Palma, Dusseldorf, Brusela, Londres, Munich eta Sturttgart (Alemania). Forondan hegaldi bakar bat atzeratu dute, Dublinera zihoana.
I.G.
AENAk, momentura arte, 30 bat hegaldi atzeratu behar izan ditu Loiun eta Forondan Islandiako sumendiaren erupzioaren eraginez. Hondarribiako aireportuak ez du ondoriorik jasan, Espainiako aireportuak dituztelako helmuga (Bartzelona eta Madril) euren hegaldiek, AENAk eitb.com-i jakinarazi dionez.
Loiuko aireportuak, eragozpen gehien izaten ari denak, hegaldi asko bertan behera utzi ditu: Frankfort, Paris, Brusela, Palma, Dusseldorf, Londres, Munich eta Sturttgart (Alemania) hirietara joan behar zirenak.
Forondan (Araba) bakarrik atzeratu behar izan dute hegaldi bat, Dublinera, baina ezohiko hegaldia da. Madrilerako hegaldiak normaltasunez ari dira.
Bestalde, Hondarribian ez da inongo eragozpenik izan, hegaldiak Estatu barruko aireportuetarakoak baitira.
Espainiatik hegaldiren bat hartu behar duen edonork AENAK martxan jarri dituen telefonoak ditu eskura: 902 404 704 / 91 321 10 00