Gizartea -
Sant Boi de Llobregat
Emakume bat atxilotu dute Bartzelonan 4 urteko alabaren heriotzagatik
Haurtxoaren heriotzaren berri eman du Larrialdi Zerbitzuetara egindako dei batek, larunbat honetako 18:30ak aldera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esquadra Mossoek emakumezko bat atxilotu dute larunbat honetan Sant Boi de Llobregaten (Bartzelona), lau urteko haren alabaren heriotza leporatuta, ohar baten bidez jakinarazi dutenez.
Larunbat honetako 18:30ak aldera, Larrialdi Zerbitzuek dei bat jaso dute, eta emakumezko batek haren alaba hil zuela helarazi diete. Bertara heldu direnean, neskatoaren heriotza egiaztatu dute, eta haren ama ustezko hiltzailea atxilotu dute, hilketa delitua egotzita.
Mossoek ikerketa abiarazi dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea