Gizartea -
Nafarroa
Haur bat ospialeratu dute Carcarren bizikletatik erori ostean
11 urteko mutikoa Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, Iruñera, eta azterketak egiten ari zaizkio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
11 urteko mutiko bat zauritu da Carcarren (Nafarroa), bizikletatik erorita, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra igande arratsaldean gertatu zen. Adingabea helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitale Gunera, eta azterketak egiten ari zaizkio.
Foru Gobernuak zabaldutako informazioaren arabera, mutikoa Matallan industrialdetik NA-134 errepidera ezponda batetik jaisten ari zela erori zen. Ezbeharraren eraginez, une batez konortea galdu zuen.
Andosillako Osasun Etxeko langileak, Lodosako suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu ziren istripua gertatu zen tokian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea