Gizartea -

Erasoa

Urtebeteko espetxealdia Txagorritxuko jagole bat erasotzeagatik

Euskal osasun zerbitzuak nabarmendu duenez, "Osakidetzako langile bati eraso egiteagatik izan den lehenengo epaia da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaile batek, lehenengoz, emakume bat Txagorritxuko Ospitaleko jagole bat erasotzeagatik izan den lehenengo kondena-epaia eman du, funtzionari bati atentatu delitua leporatuta. Gertaera iazko urtarrilean jazo zen.

Osakidetzak jakinarazi duenez, hiriburu arabarreko epaitegi batek urtebeteko espetxealdira, sei eguneko etengabeko lokalizaziora eta 360 euroko isuna ordaintzera zigortu du epaitua. Ezin izango dute helegiterik aurkeztu epaiaren aurrean.

Osasun zerbitzuak nabarmendu duenez, "Osakidetzako langile bati eraso egiteagatik izan den lehenengo epaia da".

Epaileak frogatutzat jo du 2009ko urtarrilaren 19an I.M.-k Txagorritxuko Ospitalera joan zela senide bati bisita egitera eta bertan "Ospitaleko jagolearengana jo zuela. Langileak gelan zegoen jende kopurua konprobatu eta I.M.-ri esan zion ezin zela gelan sartu, baimendutakoa baino jende gehiago baitzegoen eta, horrenbestez, gelara deitu behar zuela horietako norbait atera zedin".

Orduan emakumeak jagolea jo egingo zuela esanez mehatxatu eta geroago osasun etxetik alde egin zuen. Handik gutxira berriz ospitalera joan zen, eta jagoleari esan zion gelan ez zegoela inor. Biktima momentu horretan lanpetuta zegoen eta bere txanda itxaroteko eskatu zion, momentu horretan I.M.-k "buruan ukabilkadaz jo, hori dela eta, zerbitzuaren nagusiak esku hartu behar izan zuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea