Gizartea -
Ezbeharra
Donostian aparkatutako bederatzi ibilgailu erre dira
Herrizaingo Sailak, momentuz, ez du uste sutea nahita piztu izana. Ustekabeko ezbeharra izan dela uste da.
Erredakzioa
Donostian aparkatutako bederatzi ibilgailu erre dira gauerdi aldera. Autoak Gipuzkoako hiriburuko Arratibe kalean zeuden.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, sua Volkswagen Tuareg batean piztu da eta ondoan aparkatutako beste ibilgailuetara zabaldu da.
Kaltetutako bederatzi ibilgailuen artean, hiru guztiz erreta daude, beste hiru kalte handiak izan dituzte eta azkeneko hiru kotxeek, kalte txikiak dituzte.
Herrizaingo Sailak, momentuz, ez du uste sutea nahita piztu izana. Ustekabeko ezbeharra izan dela uste da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea