Gizartea -
500 euro
Lapurretak Gasteizko supermerkatuetan, haur-kotxe bat erabilita
Gasteizko Udaltzaingoak bost gazte atxilotu ditu, hiriko lau supermerkatutan produktuak haur-kotxe batekin lapurtzea egotzita.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak bost gazte atxilotu ditu, Arabako hiriburuko supermerkatu batean produktuak haur-kotxe batekin lapurtzea egotzita. Antza denez, metodo bera gutxienez lau supermerkatutan erabili dute.
Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, gertakariak atzo 15:30 aldera jazo ziren. Patruila bat Abendaño kaleko supermerkatu batera joan zen. Bikote bat haur-kotxe batekin atzeman zuten bertan. Haur-kotxean adingabe bat zegoen. Ustez produktuak lapurtu zituzten.
22 urteko bi gazteak haur-kotxearen barruan produktuak ezkutatzen harrapatu zituen zaindari batek, guztira, 70 bat euro.
Identifikatu eta bikoteak alde egin zuen, baina udaltzainek auto bat hartzen ikusi zituzten. Ibilgailu barruan 24-35 urteko beste hiru pertsona zain zituzten.
Auto barruan produktu gehiago zirela egiaztatu zuten udaltzainek, guztira, 500 euro produktutan, batez ere higiene pertsonalerako. Dirudienez, beste hiru supermerkatutan ostu zituzten.