Gizartea -
Errauts hodeia
Aire eremua erabiltzeko debekua malgutzea erabaki du EBk
- EBk Europako aireko espazioa hiru zonatan zatitzea erabaki dute, errauts hodeiaren eraginaren arabera.
- Gaur asteartea aurrikusitako hegaldien % 40-45 ateratzea espero du Eurocontrolek.
Erredakzioa
Segurtasuna arriskuan jarri gabe Europako aireko espazioaren itxiera malgutzeko erabakia hartu dute EBko Garraio ministroek, iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez.
Aurretik aireko espazioaren debekua murrizteko proposamena egin zien aireko segurtasunerako Europako agentziak (eurocontrol) gobernuei, konpainien kritika gogorrak jaso ondoren.
Hiru zona
EBko Garraio ministroek gaur egin duten ez ohiko bileran aire eremua hiru zonatan zatitzea erabaki dute, errauts hodeiaren eraginaren arabera. Zatiketa datozen orduetan zehaztuko dute eta gaur 08:00etan indarrean sartuko da, Jose Blanco Sustapen ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Lehenengo zonan Islandiako sumendiaren errautsetatik gertu diren eskualdeak sartuko dituzte, eta hegaldiak guztiz debekatuta egongo lirateke bertan, Blancok adierazi duenez. Errautsen hondarrak diren bigarren zona bat ezarriko dute, baina printzipioz bertan hegaldiak izatea posiblea izango litzateke.
Hirugarren zonan ez da errautsik eta ez da operazioen debekurik izango. Zonen mugatzea datozen orduetan zehaztuko dute.
Islandiako Eyjafjalla sumendiaren erupzioaren ondorioz sortutako errauts hodeiak arazoak sortzen jarraitzen du Europako aire zirkulazioan. 8 milioi pertsona kaltetu ditu Europan eta 1.490 milioi eurotik gorako galerak eragin ditzake hegazgintza sektorean, Asia Pazifikoko Abiazio Guneak aditzera eman duenez.
Nolanahi ere, kontinentearen % 50ean ez dago errauts hodeiaren arrastorik. Hain zuzen ere, Europako hegoaldea (Portugal, Espainia, Italiako eta Frantziako toki batzuk, Balkanak, Bulgaria, Grezia eta Turkia) eta iparraldeko herrialde batzuk (Norvegia eta Suediako leku batzuk) irekita daude.
Asia-Pazifikoko eskualdeko airelineek Europarako hegaldiak bertan behera utzi behar izan dituzte eta milaka bidaiarengan eragina izan du.
Aireportuen berrirekiera "partziala"
Frantziako iparraldeko aireportuen berrirekiera "partziala" iragarri du Gobernuak. Horrela, gaur 08:00etan (06:00 GMT) berriz zabalduko dituzte.
BelgikakoEra berean, Irlandako Hegazkintza Aginteak (IAA) aire eremua partzialki zabalduko du gaur, 04:00etatik aurrera, baina herrialdeko aireportuek ez dute normaltasuna berreskuratuko hiru edo lau egun gehiago pasa arte, ohartarazi dutenez.
Italiak, Suitzak eta Norvegiak ere euren aire eremuak zabalduko dituzte asteartean.
Eurocontrol
Europako aire eremuan gaur asteartea aurrikusitako hegaldien % 40-45 ateratzea espero du Eurocontrolek. Atzo, ostera, % 30 abiatu ziren, Europako agentziaren arduradun batek esan duenez.
Asteazkenean hegaldien kopuruak % 10-15 gora egitea espero dute.
20.000 hegaldi bertan behera
Igandean 20.000 hegaldi bertan behera geratu ziren, eta 4.000 abiatu ziren, igandean ohikoa 24.000 ateratzea denean.
Gutxinaka-gutxinaka, badirudi egoerak hobera egin duela; Erresuma Batuan, behintzat, aireko espazioa era progresiboan irekitzeko asmoa dute gaur asteartean, Sky News telebista-kateari hegazkigintza zibileko agintari britaniarrek jakinarazi diotenez.
Euskal aireportuen egoera
Euskal aireportuetan hainbat hegaldi utzi dituzte ere bertan behera.
Bilboko aireportuan 38 izan dira, hain zuzen ere. Alemaniako lau aireportu nagusiak, Paris, Amsterdam, Brusela eta Londres zituzten helmuga.
Madrilerako eta Mallorcarako hegaldi batzuetan ere arazoak izan dira, baina Madril-Bilbo linea normal ari da.
Hondarribian (Gipuzkoa) hegaldi bakar bat utzi dute bertan behera. Bartzelona du helburu, baina hegazkina ez da oraindik heldu Herbeheretatik.
Forondan (Gasteiz) ez dago aparteko arazorik.
Noainen (Iruña) ezin izan da abiatu Madrilerako lehen hegaldia, hegazkina ezin izan baita itzuli Espainiako hiriburutik. Dena dela, Bartzelonarako lehena normal abiatu da.
Aurrikusita ziren 5.249 hegaldietatik 1.705 bertan behera utzi dituzte Espainiako aireportuetan 19:00etara arte, Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioak (AENA) jakitera eman duenez.
I-11ko diru laguntzen antzekoak prestatzen ari da BruselaEuropako Batzordea 2001eko irailaren 11ko atentatuen ostean abiatutako laguntza markoaren antzekoa prestatzen ari da, estatu kideek airelineei diru laguntzak eman diezazkieten, Joaquin Almunia Lehia komisarioak azaldu duenez.
Aire Garraioaren Nazioarteko Elkarteak (IATA) kalkulatu duenez, egunean 200 milioi dolar (150 milioi euro) irabazteari utzi diote airelineek, eta "Europako ekonomia eta milioika dolarreko galerak izaten ari da". Espainiak laguntza emango dio Erresuma Batuari
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Gordon Brown lehen ministro britainiarrak akordioa lortu dute, herrialde hartara joan behar diren bidaiariek Espainiatik egin dezaten, beste bide batzuk erabiliz.
Hala, Asiatik, Latinoamerikatik eta Iparramerikatik Erresuma Batura joan behar diren bidaiariek geldialdia egingo dute Espainian, eta handik ferryz, trenez edo ibilgailuz joango dira helmugara.
Halaber, Erresuma Batuak bi ontzi militar mobilizatuko ditu, bere herritarrak herrialdera ekartzeko.
Zer egin dezakete bidaiariek?
Erabiltzaile eta Kontsumitzaileen Organizazioaren (OCU) arabera, bidaiariek biletearen balioa edo beste hegaldiren batean bidaiatzea eskatu dezakete, baina ez daukate kalteordainak eskatzeko eskubidea.
Izan ere, hainbat hegaldi bertan behera geratzea sumendiaren hodeiak eragin duenez, enpresak ez du erantzukizunik. Informazio telefonoak
Errauts hodeiak eragindako kaosa dela eta, AENAk konpainiekin harremanetan jartzea gomendatu die bidaiariei. Hauek dira informazio telefonoak:- 902 404 704 - 91 321 10 00
&' || 'nbsp;