Gizartea -

Igorreko Batz enpresa

Emakumezkoen aldagelan kamerak jarri zituen langilea kaleratu dute

Beharginek ia aho batez (% 93) babestu dute langilea konpainiatik kanporatzea.

Igorreko Batz kooperatiba. Argazkia: EITB
Igorreko Batz kooperatiba. Argazkia: EITB
Igorreko Batz kooperatiba. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igorreko Batz enpresako kooperatibistek ia aho batez erabaki dute emakumezkoen aldagelan kamerak jarri zituen langilea kaleratzea.

Ezohiko asanblada egin dute ostiral honetan Batzen. Parte-hartzea % 95ekoa (544 langile) izan da eta horietako % 93k kaleratzea babestu dute, beharginak bere kanporatzearen aurka aurkeztu zuen helegitea atzera botata.

Gertakariak 2016ko urtarrilean jazo ziren. Emakumezkoen aldagelan kamerak topatu zituzten. Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian eta kameretako batean erantzulearen aurpegia grabatuta zegoela egiaztatu zuen.

Erantzulea identifikatuta, Batz kooperatibak falta “oso larria” ezarri zion, konpainiaren barne-araudia urratzeagatik eta Berdintasun Planaren baitako sexu-jazarpenaren kontrako protokoloa urratzeagatik.

Kontseilu-errektoreak behargina kanporatu zuen, baina honek errekurtsoa jartzeko eskubidea baliatu zuen, enpresara itzultzea eskatuz.

Hori dela eta, gaur ezohiko bilera egin dute gai hori aztertzeko eta langileek ia aho batez babestu dute kaleratzea.

Behargin horrek egindakoa “erabat onartezintzat” jo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Mondragon korporazioa Gizartea Gaurko azken ordukoa Igorre Enpresen albisteak Eraso sexualak gaur Arratia-Nerbioi eskualdea gaur