Gizartea -

Etxeko indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Sabadellen,haren mutil-laguna hiltzea egotzita

Sabadellgo Udalak minutu bateko isilunea deitu du gaur arratsalderako, hilketa gaitzesteko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sabadellen, haren bikotekidea -57 urteko gizona- labankadaz hiltzea egotzita.

Kataluniako Poliziak berri eman duenez, goizeko bederatziak aldera jazo da hilketa Sabadelleko Can Puiggener auzoan. Bikotearen bizilagunek deitu diote Poliziari deitu diote auzoan liskar bat izaten ari zela ohartaraziz.

Hilketaren tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute 57 urteko gizonezkoa suspertu; izan ere, labanaz egindako zauri larriak zituen.

Bikotea bizi zen etxebizitzan bertan topatu du ustezko erasotzailea, 53 urteko gizonezkoa, eta Poliziak atxilotu egin du hilketarekin zerikusia duelakoan.

Esquadra Mossoek ikerketa zabaldu dute hilketaren nondik norakoak argitzeko.

Bestalde, Sabadellgo Udalak doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Udalak masta erdian jarri ditu banderak eta minutu bateko isilunea deitu du gaur arratsalderako hilketa gaitzesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea bideoak Eguneko albisteak