Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat zauritu da Alonsotegin, autoa iraulita

BI-636 errepidean gertatu da ezbeharra eta emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da gaur goizean BI-636 errepidean, Kadaguako korridorean, izandako zirkulazio istripuan. Emakumea auto barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Behin autotik aterata, Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, istripua goizeko bederatziak baino minutu batzuk lehenago gertatu da Alonsotegin eta, ezbeharraren ondorioz, errei bat itxita gelditu da. Bien bitartean, BI-3651 errepidetik bideratu dute zirkulazioa. 10:20ak aldera bidea ireki dute eta zirkulazioa bere onera itzuli da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak