Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon batek emakume bat hil du Vallsen eta bere burua entregatu du

Ustezko erasotzaileak hilketa aitortu dio Vallseko Udaltzaingoari. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek 47 urteko emakumezko bat hil du labankadaz Valls udalerrian, Tarragonan. Ustezko erasotzaileak bere burua entregatu du eta hilketa aitortu dio Vallseko Udaltzaingoari, Esquadra Mossoek berri eman dutenez.

Ikerketaren gertuko iturrien arabera, hildako emakumea prostituta zen eta gizona, berriz, haren ohiko bezeroa.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko eta, eztabaida "sutsu" baten ondotik, gizonak labankadaz hil du emakumea.

Goizaldeko hirurak baino zertxobait lehenago, 39 urteko Vallseko bizilaguna Udaltzaingoaren bulegora joan da eta haren etxebizitzan emakume bat hil duela aitortu die udaltzainei.

Hilketaren tokira bertaratu diren udaltzainek emakumearen gorpua aurkitu dute, indarkeria zantzuekin.

Mossoek gizonezkoa atxilotu eta ikerketa zabaldu dute gertaturikoa argitzeko.

Vallseko Udalak minutu bateko isilunea deitu du astelehen eguerdirako udaletxe plazan, hilketa gaitzesteko.

_____________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Indarkeria matxista Espainian Albisteak