Gizartea -
Nafarroa
Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu, genero indarkeriarekin lotuta
Lizarran eta Fustiñanan egin dituzte atxiloketak. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu asteburuan, genero indarkeriarekin lotuta.
Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, larunbatean 47 urteko lizarratar bat atxilotu zuten Lizarran, ustez, emakume bati mehatxuak egiteagatik.
Atxilotua polizia etxera eraman zuten eta Polizia Judizialak izango du izapideak egiteko ardura, gizonezkoa epailearen esku utzi aurretik.
Bestalde, ostiralean beste gizonezko bat atxilotu zuten Fustiñanan emakume bati erasotzea egotzita.
Hiritarren Segurtasunerako Tuterako patruilak atxilotu zuen gizonezkoa eta Tuterako Polizia Judizialak egin ditu izapideak.
_____________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.