Gizartea -

Baigorri

Jean-Michel Anxolabehere, Laborantza Ganbarako presidentea, hil da

Emazteak aurkitu du haren hilotza gaur goizean, Baigorriko (Nafarroa Beherea) beren etxean. Bihar, astelehena, autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko asmoz.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediabask agerkari digitalak igande honetan jakinarazi duenez, Jean-Michel Anxolabehere Pirinio Atlantikoko Laborantza Ganbarako presidentea zendu da igande honetan, 47 urte zituela. 2007. urtetik zen elkarte horretako burua, elkarteak izan duen lehen presidente euskalduna, hain zuzen ere.

Iturri beraren arabera, emazteak aurkitu du haren hilotza gaur goizean, Baigorriko (Nafarroa Beherea) euren etxean. Bihar, astelehena, autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Gizartea Albisteak Euskal sindikatuak Nekazaritza albisteak Nafarroa Behereko azken ordukoa