Gizartea -

Jazoera

Gidaririk gabeko auto batek bi lagun harrapatu ditu Portugaleten

Autoa gaizki zegoen aparkatuta, eskuko frenoa jarri gabe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezkok zauriak izan dituzte gaur goizean Portugaleten, gidaririk gabe zegoen auto batek aurretik eraman dituenean. Ibilgailua Carlos VII.a etorbideko aldatzetik behera erori da, gaizki aparkatuta zegoelako (eskuko frenoa jarri gabe), eta banketxe baten aurreko hormaren aurka jo du.

Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Gorka Echave Portugaleteko Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak adierazi du autoa 200 metro inguru ibili dela kontrolik gabe, eta Caja Rural banketxea bete-betean jo du.

"Banketxea jo aurretik 35 urteko gazte bat eta 81 urteko adineko bat aurretik eraman ditu". Bata zein bestea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte zauriekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Gizartea bideoak Eguneko albisteak