Gizartea -

Jaurlaritzaren txostena

Emakumeek sarrera debekatuta dute EAEko txokoen % 58,5ean

Joera hori nabarmenago da hirietan kokatuta dauden elkarte gastronomikoetan. Hala ere, badago datu positibo bat: azken hamarkadan sortutako txokoen ia bi herenetan emakumeak bazkide izan daitezke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko elkarte gastronomikoen % 58,5ean debekatuta dago emakumeak bazkide izatea. Hala dio Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunerako Defentsoriak egindako ikerketa batek. Erakunde horrek salatu du egoera hori legez kontrakoa dela. Ikerketa 2008an egin zuten, telefonoz bidez egindako inkestak aintzat hartuta. EAEko 323 elkarte gastronomikorekin jarri ziren harremanetan eta horietako % 58,5etan emakumeak bazkide gisa baztertu egiten dira. Bizkaiko txokoen % 78tan ematen da bazterketa hori; Arabako elkarteeen % 59,6tan; eta Gipuzkoako % 45,8tan. Ikerketaren arabera, emakumeei sarrera debekatzeko joera nabarmenagoa da hiriburuetan (% 71,1) eta hiri ertainetan (% 69,8); herri txikietan, berriz, bazterketa txikiagoa da (% 42,8). Alabaina, txostenak datu positibo bat ere azpimarratzen du: 1998. urtetik aurrera sortutako elkarteen ia bi herenetan emakumeak bazkide izan daitezke. Emakumeei sarrera debekatzeko erabili ohi duten argumentu nagusia da tradizioz hala dela eta hori ezin daitekeela aldatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea