Gizartea -
EHU
Ahozko euskara automatikoki itzultzen duen sistema bat asmatu dute
Alicia Perez Ramirezek aurkeztutako tesi baten emaitza da eta erabilera garrantzitsua izango du adimen artifizialaren alorrean.
Erredakzioa
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ahozko euskara automatikoki itzultzen duen sistema bat asmatu du. Unibertsitateak jakinarazi duenez, hizlari baten hitzak edozein hizkuntzako testu bihurtzen ditu asmakizun horrek.
Alicia Perez Ramirezek, apirilaren 7an, EHUren Zientzia eta Teknologiako Elektrizitate eta Elektronika departamentuan aurkeztutako tesi baten ondorio da aipatu sistema.
Euskararen sintaxia atzematen du sistema berri horrek, eta hori berrikuntza handia da, beste hizkuntzekiko desberdintasun handiak daudelako.
Adimen artifizialaren alorrean erronka nagusietako bat da hiztegi zabala eta gramatika naturalak ezagutzea, unibertsitatearen esanetan.