Gizartea -
Zirkulazioa
Bilbo eta Donostia, isun gehien jartzen dituztenen 'top10'ean
Bizkaiko hiriburua bosgarrena da, Gipuzkoakoaren aurretik, Espainiako Estatuan trafiko isun gehien jartzen dituzten hirien zerrendan.
agentziak | erredakzioa
Udalek Trafiko Zuzendaritza Nagusiak halako bost isun jartzen dituzte, eta Madrilgo, Bartzelonako eta Palmako udalak dira Espainiako Estatuan isun gehien jartzen dituztenak; Bilbo eta Donostia, berriz, bosgarren eta seigarren postuan daude zerrenda horretan.
Linea Directak 1,8 milioi bezeroren isunak aztertu ditu, eta 675.000 isunetatik 377.720 probintzietako hiriburuetan jarri zituzten.
Udalek isun gehiago jartzen dituzten arren, zenbatekoaren batez bestekoa txikiagoa da: 195 euro udalena eta 210 euro Trafiko Zuzendaritzarena.
Datu horien arabera, isunen % 76 udalek jarritakoak dira, % 14 Trafiko Zuzendaritzak, eta gainerako % 10 beste administrazio batzuek (Kataluniako eta EAEko trafiko zerbitzuak, aldundiak eta kabildoak).
Espainiako Estatuan gidariei isun gehien jartzen dizkieten hirien 'top10'a hau da: Madril, Bartzelona, Palma, Granada, Bilbo, Donostia, Sevilla, Valentzia, Malaga eta Valladolid.