Gizartea -
Espainiako Polizia
Yeremiren desagertzea Karate auziarekin erlazioa duen ikertuko dute
Poliziak Yeremiren gorpuaren arrastoak 'Karate Operazioko' auzipetu nagusiaren txaletean bilatu du azken astean.
Erredakzioa
Yeremi Vargas umearen desagerpena ''Karate auziarekin'' erlazionatuta dagoen ikertzen ari da Espainiako Polizia. Izan ere, poliziak Yeremiren gorpuaren arrastoak ''Karate Operazioko'' auzipetu nagusiaren txaletean bilatu ditu azken astean, Kanaria Handiko hegoaldean, Playa de Vargas-en.
Izan ere, astebete darama poliziak F.T.B.ren etxea miatzen. Kanaria Handiko Torres Baena izeneko gimnasioarekin erlazionatutako umeen aurkako eraso sexualak ikertzen ari dira, ''Karate Operazioa'', alegia.
Yeremi Vargas 2007ko martxoan desagertu zen, Kanaria Handian. Poliziaren ustez, urrutiko hipotesia da Yeremiren gorpua txaletaren lorategian lurperatuta egotea. Hala ere, aukera hori uztartu egingo du.