Gizartea -

Zirkulazioa

Irekita dago N-1 errepidea, ordu ta erdiz itxita egon ondoren

Elektrotresnak zeramatzan kamioi batek istripua izan du. Irauli denean, Irungo noranzkoan, garbigailuak errepidera erori zaizkio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 kilometrora iritsi diren auto-ilara luzeak izan dira eguerdian N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, Lasarte-Orian kamioi baten istripua izan ostean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, errepidea irekita dago.

11:40 aldera, N-1en zihoan kamioi bat irauli egin da eta zeramatzan elektrotresnetako batzuk erori dira errepidera. Aparailu horietako batzuk N-1 errepidearen azpian dagoen etorbide batera erori dira.

Istripuaren ondorioz (ez da zauriturik izan), errei bat itxi dute errepidea oztopatzen zuten aparailuak kentzeko, eta auto-ilara luzeak sortu dira horregatik.

Gidariek G-131 errepidea hartu dute alternatiba gisa, baina ia erabat geldirik egon da bertan zirkulazioa. A-15ari ere eragin dio istripuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea