Gizartea -
Asoziazionismoaren fruitua
Euskaldendak konfederazioak merkatari txikiak defendatuko ditu
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza plataformarik "handiena" da Euskaldendak. 5.000 bazkide ditu eta bi urte barru, 3.000 gehiago izatea espero dute.
Erredakzioa
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien eta merkatarien federazioek Euskaldendak konfederazioan indarrak bildu dituzte. 5.000 bazkidetik gora duen elkarte berriak merkatari txikien eskubideen defentsan lan egingo du.
Aurkezpenean, Xavier Zelaia Etxabe presidenteordeak azaldu duenez, Euskaldendak "tokiko eta herrialdeko asoziazionismo urtez urte sustatu duen elkarte askoren fruitua da eta horien lana, gure gizarte ereduak eskatzen duen irudiaren araberako antolatzeko beharraz ohartu dira".
Horren karietara, elkarte berri horrek bere interesak defendatzeko egungo "hutsunea" betetzeko xede duela zehaztu du Etxabek. Eta beraien jarrera sindikatuekiko hurbilekoa denez, metodo berri bat martxan jarriko dute hitzarmen kolektiboetan.
Merkataritza-gune handiak ez dira "eredu jasangarria"
Merkataritza-gune handien ugaritzeari dagokionez, inportatutako ereduetan oinarritutako merkatal hirigintzaren "espekulazio behartua eredu jasangarria" ez dela salatu du Euskaldendakeko presidenteordeak.
Horregaitik, merkatal elkarteak "hiriaren inguruko merkatal formatu handiekin baldintza hobeagotan lehiatzeko" elkarlanerako sareak sortuko ditu.
Euskaldendak Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza plataformarik "handiena" dela baiezttu du Etxabek. 5.000 bazkide ditu eta bi urte barru, 3.000 gehiago izatea espero dute.