Gizartea -
Golardoa
Eneko Atxa, Espainiako Gastronomia Sarietan finalista
Gainera, Kontxi Beobide (Arzak) finalista da areto zuzendari onenaren kategorian, eta Guillermo Cruz (Mugaritz) eta Agusti Peris (Etxebarri) sommeliern onenaren sailean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eneko Atxa Azurmendi jatetxeko (Larrabetzu) sukaldaria Espainiako Gastronomia sarietako finalistetako bat da, eta hauek izango ditu lehiakide: Ricard Carmena (Valentzia), Ramon Freixa (Madril) eta Ricardo Sainz (Madril).
Hautagaien izenak Gastronomiako Espainiako Errege Akademiak (RAG), Mahai Oneko Kofradiak eta Gastronomiako Akademia Autonomikoek proposatu dituzte.
Bestalde, Kontxi Beobide (Arzak, Donostia) finalista da areto zuzendari onenaren sarian, eta Monica Fernandez (Madril) eta Juan Diego Sandoval (Madril) izango ditu aurrez aurre.
Sommelier onenaren galardoan bi euskal ordezkari daude: Guillermo Cruz (Mugaritz) eta Agusti Peris (Etxebarri). Haiekin batera, Silvia Garcia (Madril), Maria Jose Jurado (Madril) eta Juan Ruiz Henestrosa (Cadiz) daude finalean.
Hurrengo egunetan bozketa sekretua egingo da, kategoria bakoitzeko irabazlea hautatzeko.