Gizartea -

Atsekabea Zarautzen

Ehunka pertsona, Zarautzen istripuan hildako lagunei agurra emateko

Jendea sartu ezinik geratu da Zarauzko Santa Maria La Real elizan. Senideek eta lagunek azken agurra eman diete larunbat goizaldean auto-istripuan hil ziren lau zarauztarrei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolua izan da nagusi Zarauzko Santa Maria La Real elizan; ehundaka lagunek azken agurra eman diete larunbat goizaldean auto-istripuan hil ziren lau lagunei. Iosu Aizarnazabalen eta Javier Urangaren (36 urtekoak), Mikel Eizagirreren (40 urte) eta Juan Jose Urretabizkaiaren (42 urte) gorpuak erraustu dituzte.

Eliza jendez gainezka zegoen eta gehienek eliz kanpotik jarraitu behar izan dute hileta-elizkizuna; izan ere, hasi baino ordu bat lehenago beteta zegoen eliza.

Jon Urien Zarauzko alkatea bertan izan da, ehundaka zarauztarrekin batera; besteak beste, Karlos Arguiñano sukaldaria.

Atsekabea handia izan da; izan ere, hildakoetatik hiru Zarauzkoak ziren, eta laugarrena herrian bizi zen.

Istripua

Ezbeharra Aritzeta (Usurbil) inguruan izan zen, A-8 autobidean, goizaldeko 03:00ak jota. Istripua nola gertatu den ziur esateko modurik oraindik ez dago, baina lehenengo hipotesien arabera, lehenengo kotxeak bideko seinale bat jo zuen itxuraz, kotxea irauliz. Orduan beste kotxe batek lehenengo autoaren kontra talka egin zuen.

Joan den astean Elgoibarren beste istripu bat egon zen, Eibarko lau gazteren biziarekin bukatu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea