Gizartea -

Bide-segurtasuna

IAT barik zirkulatzen duten ibilgailuei ez diete baimenik kenduko

Guardia Zibilak ez du baimenik kenduko, baina Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) iraungita zirkulatzea 150 euroko isunarekin zigortzen jarraituko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasa gabe atzematen dituen ibilgailuei ez die zirkulazio baimena kenduko, azterketa igarotzera behartzeko orain arte egin bezala.

Hala ere, IAT iraungita zirkulatzea 150 euroko isunarekin zigortzen jarraituko dute.

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) egindako aldaketa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean. IATrik gabe "harrapatzen" zituzten ibilgailuei zirkulazio baimena berehala kentzeko agindua ematen zion 1994ko Errege Lege Dekretuak Guardia Zibilari.

Baimena kenduta, azterketa teknikoa pasatzeko 10 eguneko epea ematen zuen araudiak. Ondoren zirkulazio baimena itzultzen zuen Trafikoko Buruzagitzak.

"Gatazkak"

Askotan ibilgailuen jabeak IAT ezarritako epearen barruan pasatzen zuen eta Trafikoko Buruzagintzan baimena jasotzeko aurkezten zenean, Guardia Zibilak ez zuen oraindik igorri, DGTk onartu duenez. Ondorioz, "gatazkak" izaten ziren.

Arazo hauek saihesteko, agenteek ez dute agiria fisikoki kenduko eta 10 eguneko epe baterako behin-behineko baimen bat lagako dute, azterketa egiteko IAT estazio batera joateko.

Ezarritako epe horren barruan jabeak azterketarik egiten ez badu ibilgailua geldiaraziko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea