Gizartea -

3.000 MARIHUANA LANDARE

Ertzaintzak 3.000 marihuana landare atzeman ditu Zaldibarren

Ertzaintzak marihuana landare guztiak konfiskatu ditu eta polizia operazioan gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarko polizia operazioan, Ertzaintzak 3.000 marihuana landare atzeman ditu, eta 42 urteko gizon bat atxilotu dute ustez osasun publikoaren kontrako delitu bat egiteagatik.

Ertzaintza Zaldibarreko Sorozabal Mendilur poligonoa zelatatzen aritu zen bart, izan ere, aurretik susmoa zuten inguruan marihuana landare ekoizpena egiten zela. Ertzainen arabera, inguruan oso nabarmena zen droga horren usaina.

42 urteko gizona pabiloitik atera zen unean, Ertzainek identifikatu egin zuten eta ondoren, pabiloian sartzeko baimena eskatu zioten.

Gizonak baimena eman zien eta, sartu zirenean marihuana ekoizteko laborategi bat aurkitu zuten barruan. Pabiloiak hainbat gela zituen eta besteak beste, marihuanaren ekoizpena optimizatzeko tresnak aurkitu zituzten.

Honez gain, ertzainek 3.000 marihuana landare aurkitu zuten eta ikerketa egin eta gero, 42 urteko gizona momentuan bertan atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Gizartea Gaurko azken orduko albistea Zaldibar