Gizartea -
Gipuzkoan
20 hilabeteko ume bat hil da etxeko balkoitik amilduta, Beasainen
Laugarren solairuko balkoitik erori da adin txikikoa. Donostiako Ospitalera eraman dute, baina hil egin da ordutik gutxira.
Erredakzioa
Hogei hilabeteko ume bat hil da gaur arratsaldean lau solairuko etxe bateko balkoitik amilduta, Beasainen (Gipuzkoa), Ertzaintzak aditzera eman duenez.
Navarro Larretegi kaleko 2.ean kokatutako etxebizitza batean jazo da istripua 11:50 aldera.
Adin txikikokoak hainbat haustura izan ditu. Bertaratu diren medikuek artatu ostean, Gipuzkoako hiriburuko Donostia Ospitalera eraman dute umea 13:15 aldera. 16:00etan, baina, hil egin da.
Ospitaletik jakinarazi dutenez, umea "oso larri" heldu da ospitalera.
Herrizaingo Sailak, bestalde, adierazi du "istripu" baten ondorioz gertatu dela ezbeharra.