Gizartea -
Abortuaren Legea
Legea konstituzionala dela erantzun dio PSOEk Nafarroako Gobernuari
Jose Antonio Alonso PSOEko bozeramailearen ahotan, araua Konstituzioan "erabat" sartzen da, "ez dago zalantza izpirik".
Erredakzioa
Abortuaren Lege berria "guztiz konstituzionala" da, "ez dago zalantza izpirik ere", Jose Antonio Alonso PSOEko bozeramaileak gaur azpimarratu duenez.
Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordea bukatu ostean emandako prentsaurrekoan, Alonsok erantzun egin dio Nafarroako Gobernuari. Izan ere, Sanzen Exekutiboak Abortuaren Legearen aurka Konstituzio kontrakotasun helegitea aurkeztuko duela iragarri zuen atzo.
Talde sozialistako bozeramailearen hitzetan, araua Konstituzioan "erabat" sartzen da, "ez dago zalantza izpirik".
Abortuaren Legea orain dela gutxi onartu zuen Kongresuak, eta Konstituzioarekin "ados" atera zen aurrera, Auzitegi Konstituzionalak ezarritakoarekin "ados" eta "legearen edukiarekin ados". Gainera, "haurdunaldia borondatez etetea despenalizatzen" duela esan du.
Era berean, "herrialde askok antzeko legeak" eta "auzitegi konstituzional bat" dutela goraipatu du Alonsok, eta "Estatu horietan lege horiek ez dira Konstituzioaren kontrakoak".