Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute emakume bat hiltzea egotzita, Tarragonan
Dirudienez, gizonak emakumea jazarri zuen bankutik etxeraino eta, bertan, eraso egin zion dirua lapurtzeko.
agentziak | erredakzioa
Esquadra Mossoek gizonezko bat atxilotu dute atzo Tarragonan emakume bat hiltzea leporatuta. Poliziak uste du bankutik atera berri zuen dirua lapurtzeko egin zuela hilketa.
Mossoek jakinarazi dutenez, atzo izan zen 38 urteko susmagarriaren atxiloketa, 22:00ak aldera. Biktima, 54 urtekoa, Tarragonan bizi zen, eta lapurretan egiteko eraso egin ziotela uste dute.
Hipotesi nagusiaren arabera, gizonak emakumea jazarri zuen bankutik etxeraino eta, bertan, eraso egin zion dirua lapurtzeko.
Tarragonako Udalak minutuko isilunea egingo du 13:00ean krimena gaitzesteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea