Gizartea -
ERASOAK
Hainbat kutxazain automatikori eraso diete Galdakaon eta Arrigorriagan
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Kutxabanken kutxazainei egin diete erasoa. Besteak beste, kristalak apurtu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hainbat lagunek Kutxabanken kutxazain automatikoei eraso diete goizaldean Galdakaon eta Arrigorriagan. Besteak beste, bulego horietako kristalak eta kutxazainen pantailak apurtu dituzte, eta pintadak egin dituzte, 'Kapitalismoak hil egiten du' leloarekin.
Lehendabiziko erasoa Galdakaon izan da, 23:30 inguruan, Juan Bautista Uriarte kalean. Kutxabankek bertan duen bulegoaren aurrealdeko kristala apurtu dute eta bi kutxazain automatikoren pantailak txikitu dituzte.
Orduerdi geroago, 24:00ak aldera, Galdakaon bertan, Urgoiti kalean dagoen Kutxabanken bulegoari eraso diote.
Arrigorriagan ere, gauerdian, Kutxabanken bulegoaren kanpoaldeko kristala hautsi dute, eta hiru kutxazain automatikoen pantailak txikitu dituzte.