Gizartea -

Lur-jausia

Kaltetutako familientzako beste 44 etxebizitza behar dituzte Ondarroan

Joan den martxoan Kamiñaldeko mendi-magalean izandako luiziaren ondorioz 176 familia etxetik atera behar izan zituzten.

Kamiñalde mendi-magalean izandako lur-jausia. Argazkia: EFE
Kamiñalde mendi-magalean izandako lur-jausia. Argazkia: EFE
44 etxebizitza gehiago behar dira Ondarroako kaltetuentzat

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, 44 etxebizitza gehiago behar dituzte martxoan Kamiñaldeko mendi-hegalean izan zen lur-jausiaren ondorioz etxetik atera behar izan zituzten 176 familia guztiei aterpea eman ahal izateko.

Udalaren webgunean argitaratutako ohar baten bidez azaldu dutenez, orain arte eskainitako etxebizitza kopurua “ez da nahikoa” beharrizanari erantzuteko.

Hortaz, Udalak dei egin die herritarrei hutsik dituzten etxeak alokairuan jartzeko, Alokabide sozietate publikoaren esku utzita.

Oraingoz, 26 etxe jarri dituzte alokairuan Ondarroan, eta beste 14 inguruko herritan.

Bestalde, lur-jausiaren ondorioz kaltetutako familiak euren etxeetan eta ganbaretan sartu ahal izan dira arratsalde honetan, ordu erdiz, euren gauzak hartzeko.

Lapurretako saihesteko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboak, bitartean, martxan jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Ondarroa Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak Luiziak