Gizartea -

Eskutitza Vatikanora

Augsburgoko gotzainak haurrenganako tratu txarrengatik dimititu du

Walter Mixak zenbait zaplazteko eman izana aitortu duen bitartean, biktima batzuk zinpeko aitorpenetan jipoi ederrak ematea leporatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Walter Mixa Augsburgoko apezpikuak dimisioa aurkeztu dio Benedikto XVI Aita Santuari, haurren egoitza bateko apaiz izan zenean umeen kontrako tratu txarrak eman zituela aitortu ostean, apezpikutzak aditzera eman duenez.

Vaticano bidali duen eskutitz baten bidez, Benedikto XVI Aita Santuaren esku utzi ditu Mixak bere Augsburgoko apezpiku eta Alemaniako Armada Federaleko apezpiku militar karguak.

Augsburger Nachrichten egunkariak eskutitz horren edukiaren berri izan du. 69 urteko Mixak barkamena eskatu die bertan "bidegabeki tratatu ditudan guztiei eta arduratu ditudan guztiei".

Walter Mixak zenbait zaplazteko eman izana aitortu duen bitartean, biktima batzuk zinpeko aitorpenetan jipoi ederrak ematea leporatu diote.

Robert Zollitsch Alemaniako Gotzainen Biltzarreko presidenteak, aldi batez bere karguei uko egitea eta hausnartzea gomendatu zion Mixari asteazkenean, bitartean alderdi politikoek bere berehalako dimisioa eskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea