Gizartea -
Nafarroa
Ebro ibaia arakatzen ari dira, Vianan falta den emakume baten bila
Asteleheneko arratsaldeko zazpiak geroztik ez dute 60 urte inguruko Vianako emakumearen arrastorik. Oraingoz ez dute hura bilatzeko operatiborik antolatu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Suhiltzaileak Ebro ibaia arakatzen ari dira astelehen arratsaldeko zazpiak geroztik Vianan falta den emakumearen bila. Emakumearen senideek astelehen gauean jarri zuten salaketa.
Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, ez dute baztertzen emakumeak bere borondatez alde egin izana.
Emakumeak -60 urte inguru dituen Vianako bizilaguna- astelehen arratsaldeko zazpiak aldera irten zen haren etxetik ahizparenera joateko, baina ez zen inoiz heldu eta geroztik ez dute haren berririk.
Itzultzen ez zela ikusita, haren senideek salaketa jarri zuten gauerdi aldera. Dena den, zantzu falta eta informazio kontraesankorrak tarteko, oraingoz ez dute emakumea bilatzeko operatiborik antolatu.
Suhiltzaileekin batera, Salbamenduko Txakur Unitateko boluntarioak, foruzainak eta guardia zibilak ari dira ingurua arakatzen.