Gizartea -
Eusko Jaurlaritzak
Erretzen ez dutenen aldeko kanpaina abiatuko dute EAEn
Publizitate kanpaina hedabideetan eta kalean zabalduko dute ekainetik aurrera, Eusko Legebiltzarrean Tabakoaren kontrako Legea bideratzen duten bitartean.
Erredakzioa
Erretzen ez dutenen aldeko begirunea eskatzeko publizitate kanpaina bat abian jarriko du ekainean Eusko Jaurlaritzak.
Ke gabeko "osasun guneak" sortzeko xedea dauka Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak prentsaurrekoan ezagutzera eman duen kanpainak.
17 publizitate enpresek parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzak kanpaina diseinatzeko deitutako lehiaketan.
Ekainean Droga-mendekotasunaren Legea (Tabakoaren kontrako Legea) aldatzeko lege proiektua bideratuko dute Eusko Legebiltzarrean.
Tabakoaren publizitatea eta kontsumoa, horniketa eta salmenta, eta toki publiko itxietan egindako kontsumoa edo adingabekoei eragiten dien egoerak arautuko ditu Lege berriak. Era berean, arau-haustea eta zigorrak ezarriko ditu.
Tabakismoaren kontrako eta erretzaileei zaletasuna kentzen laguntzeko neurriak hartuko ditu bere gain Lege berriak.