Gizartea -
ISTRIPUAREN INFORMAZIO BILA
Udaltzainak informazio bila, auto batek emakume bat harrapatu ondoren
Iruñeko Udaltzaingoa informazio bila dabil, auto batek, gurpil-aulki batean zihoan emakume bat harrapatu ondoren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, istripua goizeko 11ak eta eguerdiko 12ak bitartean gertu zen Arga Ibaia kalearen edo Ponpeio plazaren inguruan.
Udaltzainek, gertatutakoa argitzeko, herritarren kolaborazioa eskatu dute. Norbaitek istripu honen inguruko informaziorik badauka 092 telefonora deitu dezake.
Iruñean bart gertatutako 10 istripuetako bat da honakoa. Auto istripuetan denetara hiru pertsona zauritu ziren bart hiriburuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea