Gizartea -

Kongresua

Espainiak Somaliako segurtasun-indarrak entrenatuko ditu Ugandan

38 militar espainiarrek "aginte eta segurtasun enbrioi bat" sortzen lagunduko diote Afrikako herrialdeari eta horrela, lurretik, pirateriaren arriskuari "errotik" egingo diote aurre.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizuneko Somaliako segurtasun-indarrak entrenatzeko eta pirateriari aurre egiteko, misio militar espainiar bat bidaltzea onartu du gaur Kongresuak. 318 parlamentarik babestu dute Indar Armatuko destakamenduaren bidalketa eta EB, ERC, NaBai eta BNGko bost parlamentarik ez dute bozkarik eman.

Carme Chacon Defentsa ministroaren hitzetan, "arazoak itsasoan ez dauden" uste osoa dago Ugandako misioaren oinarrian, izan ere, "kontinente afrikarra deritzan arazo larri baten ondorioak dira".

Chaconek argi utzi du 38 militar espainiarrek "aginte eta segurtasun enbrioi bat" sortzen lagunduko diotela Afrikako herrialderi eta horrela, lurretik, "errotik" pirateriaren arriskuari aurre egingo diotela.

Misio espainiarra bihar abiatuko da Kampalan (Uganda) eta 2,7 milioi inguruko kostua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea