Gizartea -

Katalunia

Zika birusak eragindako lehen mikrozefalia kasua atzeman dute

Hego Amerikara egindako bidaia batean kutsatu omen zen ama. Haurdunaldiarekin aurrera jarraituko duela iragarri du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zika birusak eragindako lehen mikrozefalia kasua atzeman dute fetu batean, Katalunian.

8TV telebistak zabaldu duenez, Hego Amerikara egindako bidaia batean kutsatu omen zen ama. Haurdunaldiarekin aurrera jarraitzeko asmoa iragarri du.

Egun, 39 pertsona daude kutsatuta Katalunian, 15 gizonezko eta 24 emakumezko. Emakume horietako lau hardun daude, eta, ondorioz, kontrol zorrotzak egin behar dituzte, umekiaren egoera zaintzeko.

Generalitatearen Osasun Kontseilaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lau emakume horietako batek, zika birusaz gain, dengea ere badu, eta haren fetuak “malformazioak” ditu.

Gainerako hiru kasuetan, berriz, umekiak egoera onean daude.

Bestalde, duela zenbait hilabete kutsatutako emakume batek haurra izan duela eta bai jaioberria bai ama osasuntsu daudela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea Zika birusa albisteak