Gizartea -

Polemika

Burka jantzita gidatzeagatik isuna jarri diote Frantzian

Emakumeak bederatzi urte daramatza islamiar belo horrekin gidatzen eta ez du inolako arazorik izan. 22 euroko isunaren aurkako helegitea aurkeztu zuen atzo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarkozyren Gobernuak espazio publikoa guztietan, kalea barne, burka debekatzeko asmoa duen berri eman zuen asteazkenean, horrenbestez, lege-proiektua aurkeztuko du maiatzaren 12an.

Oraindik bere erabilera debekatu ez den arren, 22 euroko isuna jarri zioten emakume bati Nantesen ikuseremua gutxitzen zion niqaba edo burka jantzita gidatzeagatik, France Info irratiak aditzera eman duenez.

31 urteko emakumeak bederatzi urte daramatza islamiar belo horrekin gidatzen eta ez du inolako arazorik izan, horregatik, Nanteseko Polizia Epaitegian helegitea aurkeztu zuen atzo.

Iragan apirilaren 2an izan zen gertaera. Nantesen erdigunetik gidatzen zegoenean, poliziak bere ibilgailua geldiarazi zuen eta bere agiriak berrikusi eta gero, bere janzkeragatik isuna jarriko ziotela esan zioten.

Baldintza ez egokietan gidatzeagatik isuna jartzea aintzat hartzen duen araudiaren artikulu bat aipatu zuten poliziek salaketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea