Gizartea -
Iragarpena
117 km/h-rainoko haize-ufadak Oiz mendian
100,9 km/h-rainoko haize-ufadak izan dira Navarreten eta Unzuetan, 100,2 km/h-rainokoak Kanpezun eta 83,9 km/h-rainokoak Deustun.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia aktibatu du igande honetarako, 100 km/h-rainoko haize-ufadak izan daitezkeelakoan, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, 117 km/h-rainoko haize-ufadak izan dira Oiz mendian, 100,9 km/h-rainoko haize-ufadak Navarreten eta Unzuetan, 100,2 km/h-rainokoak Kanpezun eta 83,9 km/h-rainokoak Deustun.
Abisu horia 00:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean. Hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/h ingurukoak izango dira haizeguneetan, bereziki ekialdeko mendi inguruetan.
Haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 00:00etatik 12:00ak arte egongo da abisua aktibatuta. Hego-ekialdeko haize-boladak baliteke 80 km/h ingurukoak izatea, bereziki ekialdean. Arratsaldean haize-boladak 60-70 km/h ingurukoak izango dira.