Gizartea -

Euskal Herriko Unibertsitatea

Udako ikastaroetan parte hartzeko matrikula epea, zabalik

17 ziklo, 142 ikastaro presentziazkoak, beste 24 online, 27 biltzar eta 8 jarduera irekik osatzen dute egitarau “askotarikoa eta diziplina anitzekoa”.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Europan errefuxiatuekin gertatzen ari denaren inguruko ziklo berria

1:23

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) udako ikastaroetan parte hartzeko matrikula zabalik da gaurtik aurrera.

Ana Arrieta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Carmen Agoues EHUko Uda Ikastaroen zuzendariak eta Roberto Iñiguez de Onsoño Irizar enpresako langileen zuzendariak goizean aurkeztu dute EHUko Uda Ikastaroen XXXV. Edizioa, Donostiako Miramar Jauregian.

17 ziklo, 142 ikastaro presentziazkoak, beste 24 online, 27 biltzar eta 8 jarduera irekik osatzen dute egitarau “askotarikoa eta diziplina anitzekoa”, “zalantzarik gabe, debatea eta pentsamendu kritikoa garatzeko”, Euskal Herriko Unibertsitateak agiri batean azaldu duenez.

Gune nagusia Donostiako Miramar Jauregikoa izango da, baina Gipuzkoa barruan, Zubieta estadioan, Oiasso museoan eta Irungo Ficoban ere antolatu dituzte jarduerak.

Baiona

Aurten, Baionaraino ere iritsi dira Uda Ikastaroak, euroeskualdeari buruzko ikastaro bati mugaz gaindiko zuzenbidearen ikuspegitik ekiteko.

Bizkaian, 19 jarduera garatuko dira (bereziki Bizkaia-Aretoa egoitzan), eta 15, Araban; Gasteizen, Moredan, Agurainen eta Guardian, hain zuzen ere. Lehen aurreikuspenen arabera, ia 10.000 pertsona pasatuko dira aurten geletatik.

Besteak beste, Europan errefuxiatuekin gertatzen ari dena, irratiaren etorkizuna, osasuna, nekazaritza ekologikoaren errealitatea, Espainiako II. Errepublika eta TTIP merkataritza akordioa izango dira aztergai.

Mariano Aguirre Bakegintzarako Zentro Norvegiarraren zuzendari eta Amsterdam hiriko Transnational Institute erakundeko ikertzaile elkartuak izango du Donostiako Miramar Jauregian ekainaren 8an abiatuko den Uda Ikastaroen irekiera ofizialaren hasierako lezioa emateko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur EHU Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Baionako bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Udako azken ordukoa