Gizartea -
Sevillako Auzitegia
18 urteko kartzela zigorretik isun batera, ume bat erasotzeagatik
Fiskaltzak 18 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen zazpi urteko ume bati eraso egin zion gizon batentzat, baina Sevillako Auzitegiak, horren ordez, 9.450 euroko isuna jarri dio
Erredakzioa
Sevillako Auzitegiak , 9.450 euroko isuna jarri dio zazpi urteko ume bati eraso egin zion gizon bati. Fiskaltzak, ordea, 18 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen.
Epaileen arabera, frogatu den ekintza bakarra gizona umeari izterra ukitu ziola da, eta ez atzamar bat uzkitik sartu izana, fiskaltzak adierazten duen moduan. Hori izan da beheraketaren arrazoia.
Erasoa 2008ko martxoaren 14an jazo zen, Sevillako Jeronimo de Cordoba plazan. Antza, umea gozoki denda baten atzealdean zegoenean eta gurasoak, inguruko taberna batean.
Humearen amak gertatutakoa ikusi zuenean, bere semeari deitu eta gertatutakoa galdetu zion. Egun horretan bertan gertatutakoa salatu eta umea Rocioko Ama Birjinia ospitalera eraman zuen umea.