Gizartea -

Trafikoa

N-240a itxi dute Areatza parean, kamioi batek artaziarena egin ostean

Hiru orduz egon da itxita errepidea. Kamioiak auto bat jo du, baina zorionez ez da inor zauritu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-240 errepidea itxi behar izan dute goizean Areatza parean (Bizkaia), bi noranzkoetan, kamioi batek artaziarena egin eta auto bat jo ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Errepidea 13:45 aldera zabaldu dute berriro, garabi batek kamioia bidetik kendu ostean.

Ezbeharra 10:00etan jazo da. Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, Gasteizera bidean zihoan kamioi batek artaziarena egin eta auto batekin talka egin du. Bi ibilgailuak errepidean geratu dira. Ez da inor zauritu.

Ibilgailuak bertatik kendu bitartean, errepidea itxi du Ertzaintzak, eta zirkulazioa Areatzako erdigunetik eta Dimatik bideratu dute. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea bideoak Albisteak