Gizartea -
Immigrazioaren drama
Gizon bat atxilotu dute Irunen, gizaki trafikoa egotzita
Ibilgailuan agiririk ez duten bost etorkin zeramatzan. Antza, Donostiatik Parisera eraman nahi zituen, 250 euroren truke pertsonako.
eitb.eus
Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), gizaki trafikoa egotzita. Izan ere, ibilgailuan agiririk ez duten bost etorkin zeramatzan.
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak azaldu duenez, etorkin bakoitzak 250 euro ordaindu zizkion atxilotutakoari, Segurtasun Indarrak saihestuta Donostiatik Parisera joateko.
Ikerketa zabalik dago oraindik, eta Poliziak ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea