Gizartea -

Antonov AN-225

Munduko hegazkin handiena Forondan lurreratu da

Ukrainan fabrikatutako hegazkinak 84 metro neurtzen ditu luzeran, 18,10 metro altueran eta zama barik 175.000 kiloko pisua du. Mendizorrozako futbol-zelaia baino 20 metro zabalagoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markak hausten ditu Gasteizek. Antonov AN-225 munduko hegazkin handiena aireportu arabarrera heldu da.

Gaur Forondan lurreratu den Antonov AN-225a 1988 urtean hegan egin zuen lehenengoz.

Ukrainan fabrikatutako hegazkinak 1.300 metro kubikoko bolumena garraiatu dezake, 84 metro neurtzen ditu luzeran, 18,10 metro altueran, hegal batetik bestera 88 metro neurtzen ditu eta zama barik, 175.000 kiloko pisua du. Mendizorrozako futbol-zelaia baino 20 metro zabalagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea