Gizartea -
Hilketa
Gizon batek emazte ohiaren bikotekidea hil du Mallorcan
Emazte ohiaren bikotekidea eskopeta batekin hil ondoren, bere buruaz beste egin du. Emakumea ez du zauritu.
agencias | redacción
Gizon batek emazte ohiaren bikotekidea hil du Mallorcan, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du. Ezbeharra Santa Ponçako etxe batean gertatu da, Guardia Zibilak gaur jakinarazi duenez.
Gizona bikotekide ohiaren etxera joan da, eta emakumearen bikotekideari tiro egin dio bertan, eskopeta batekin; ondoren, bere buruaz beste egin du.
Guardia Zibilak 112 telefonoan jaso du abisua, 02:45 aldera. Antza, tiro batzuk entzun dira Santa Ponçako Serra Alfabia kale nagusian.
Agenteak bertaratu direnean, emakumea odoleztatuta aurkitu dute, zauririk ez bazuen ere, eta bi gizon hilik aurkitu dituzte.
-----------------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.