Gizartea -
Zezenketak
Donostiak baimena eskatuko dio Madrili, kontsulta egiteko
Gainera, helegitea aurkeztuko du EAEko Auzitegi Nagusiaren debekuaren aurka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Udalak baimena eskatuko dio Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluari, zezenketak debekatzeari buruzko kontsulta egin ahal izateko, eta helegitea jarriko du EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka, epaileek baliogabe utzi baitzuten udal kontsulten araua.
Eneko Goia alkateak iragarri duenez, udal gobernuaren "borondatea" da "bide guztiak zabalik mantentzea", kontsulta egin ahal izateko.
Horren esanetan, Udalak izapideak abiatuko ditu Ministroen Kontseiluari kontsulta egiteko baimena eskatzeko. Horretarako, kontsulta araudi bat garatu beharko du, Eusko Legebiltzarrak berriki onartutako Udal Legearen arabera, eta, aldi berean, Espainiako herri kontsulten legeari jarraiki.