Gizartea -

LAPURRETA

Iruñeko hilerrian gertatutako lapurreta ikertzen ari da Polizia

Hilobietan kalte materialak eragin ditzute eta hainbat gurutze, figura eta objektu ebatsi dituzte. Udaltzaingoak lapurreta denborarekin antolatuta zegoela uste du.

Lapurreta Iruñeko hilerrian
Lapurreta Iruñeko hilerrian
Brontzezko gurutzeak eta piezak lapurtu dituzte Iruñeko hilerrian

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoa ostegun goizaldean hiriko hilerrian gertatu den lapurreta ikertzen ari da. Lapurrek hainbat gurutze, figura eta objektu lapurtu dituzte, hilobietan kalte material ugari sortuz.

Lapurrek kanposantuaren ateetako baten kandadua apurtu zuten, eta, erdiguneraino sartu ziren, lapurreta egin zuten tokira. Ebatsitako objektuak eramateko auto baten laguntza ere izan zutela uste da.

Iruñeko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da Polizia Nazionalarekin elkarlanean. Polizien arabera, aurretik ongi antolatutako lapurreta izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa