Gizartea -
Lanbide Heziketa
LHn sartzeko azterketa baliogabetuta, erantzunak banatu zituztelako
Modu librean sartzeko frogak baliogabetu dituzte, azterketarekin, "akats batengatik", erantzunak banatu zituztelako.
Agentziak | Erredakzioa
Lanbide Heziketan sartzeko azterketa libreetako euskarazko eta gaztelaniazko frogak baliogabetu dituzte. Izan ere, "akats bat" izan zen eta galderekin batera erantzunak banatu zituzten.
Akats hori azterketak inprimatzeko orduan izan zen. Horiekin batera, erantzunak inprimatu zituzten eta kutxak prezintatu zituzten, azterketa-gelan ireki zituztenera arte.
Hiru lurraldeetan egin zen azterketa eta aztertzaileak akatsaz konturatu ziren. Horrela, euskarazko eta gaztelaniazko azterketak baliogabetu zituzten, izan ere, bi ikasgai horietan soilik jazo zen akatsa, Hezkuntza saileko arduradunek azaldu dutenez.
Cristina Uriarteren sailak jakinarazi du asteartean egingo dituztela azterketak berriz.
Bi hizkuntza ofizialen azterketari eragin dio inzidentziak, ingelesezkoak ezustekorik gabe egin baitzituzten. Gainontzeko azterketak gaur bertan egin dituzte, Lanbide Heziketan modu librean sartzeko.