Gizartea -
Apirilak 27 eta 28
San Prudentzio jaiak ospatzeko prest dago Gasteiz
ETB-1 eta eitb.com jai giroan murgilduko dira eguneko ekitaldi nagusiak zuzenean eskaintzeko: erretreta (21:00) eta danborrada (23:25).
Erredakzioa
San Prudentzio Arabako patroia omentzeko prest dago Gasteiz.
Udaletxeko erretretak bi eguneko jaiei hasiera emango dio gaur 20:00etan. Ordubete beranduago, Arabako Foru Aldundiko eta Udaletxeko tronpeta-jotzaileek eta atabalariek San Prudentzioko erretreta joko dute Aldundiaren Jauregiko balkoitik.
Danborren eta upelen hotsak ozen entzungo dira 23:25etatik aurrera danborradan. Sukaldariak eta soldaduak Probidentzia plazako jaun eta jabe izango dira 2:30ak arte. Jarraian, elkarte gastronomikoetako kideak Arabako hiriburuko kaleetan barrena ibiliko dira.
ETB-1 eta eitb.com jai giroan murgilduko dira eguneko ekitaldi nagusiak zuzenean eskaintzeko: erretreta (21:00) eta danborrada (23:25).
Barraskiloak eta zizak nahaskiak protagonistak izango dira bihar Armentiako zelaietan. San Prudentzioko basilikara hurreratuko diren arabarrek erromeria batekin agurtu dituzte jaiak.